argia.eus
INPRIMATU
Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”
  • "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean behin hil da pertsona bat lanean Nafarroan. 2025 honetan dagoeneko 13 lagun dira lanean ari zirela edo lanera bidean.

Maialen Huarte Arano Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko maiatzaren 28a

49 urteko langile bat hil zen Andosillan lan istripu batean. Ustekabean karga bat erori, eta langilea jo zuen. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin gizona suspertzeko; bertan baieztatu zuten gizonaren heriotza. Calahorran bizi zen (Errioxa), eta igeltsero aritzen zen inguruko enpresetan. "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", adierazi du LAB sindikatuko Nafarroako lan osasunerako arduradunak. Inko Iriarterekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.