argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Urkullu hirugarrenez izango da lehendakari, oraingoan gehiengo absolutuz
  • Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari kargurako, eta buruzagi jeltzaleak hirugarren agintaldiari ekingo dio Eusko Jaurlaritzan. EAJko hautagaiak aldeko 40 boto jaso ditu, eta Maddalen Iriarte EH Bildukoak 21. Larunbatean egingo du Urkulluk karguaren zina, Gernikako juntetxean.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 04a

Ostegun arratsaldean egindako bozketan, Eusko Legebiltzarrak hirugarren aldiz EAEko lehendakari karuga eman dio Iñigo Urkullu Renteriari, oraingoan gainera gehiengo absolutuz gobernatzeko aukerarekin. EAJko lehendakarigaiak jeltzaleen 30 legebiltzarkiderenak bildu ditu, COVID-19a dela eta berrogeialdian dagoen Irune Berasaluzek ez baitu bozkatzeko aukerarik izan, eta haiekin berriro koalizioa osatu duen PSE-EEko 10 legebiltzarkideenak ere bai. -berrogeialdian dagoela eta, ezin izan du botorik eman Irune Berasaluzek- eta PSE-EEko hamarrenak.

Bigarren hautagaiak EH Bilduko Maddalen Iriarte zen eta bere alderdiak azken hauteskundeetan lortutako 21 parlamentariren botoak jaso ditu. Aurretik iragarria zutenez, Elkarrekin-Podemosekoek abstentziora jo dute eta gisa berean jokatu dute PP-Ciudadanos koaliziokoek eta Voxekoek.

Inbestidura berriaren ostean, ondo bidean 12 urte karguan osatuko dituen Iñigo Urkulluk esker onezko hitzak izan ditu legebiltzarkideentzako: «Nire esker beroena sailburu guztioi eta beraien lantaldeei. Ohore handiena da Euskadiko Lehendakaria izatea, apalik eta ardura osoz hartzen dudan erantzukizuna. Beti ere Euskadiren alde».

Lehendakariaren kargu hartzea larunbat eguerdian izanen da Gernikako juntetxean.