argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Lamarcak ere ezezkoa Ahal Duguri
  • Garbiñe Biurrun epaileak Ahal Duguren hautagai izateari ezetz esan ondoren, Iñigo Lamarcak erantzun bera eman du orain. Ararteko ohiak baztertu egin du Ahal Duguren eskaintza eta ez da datozen hauteskundeetan alderdi morearen EAEko hautagaia izango.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko ekainaren 06a
Iñigo Lamarca. (Argazkia: Dani Blanco/Argia)

“Momentuz” politikan aktiboki parte hartzeko asmorik ez duela adierazi du Lamarcak. Maiatzetik hona Ahal Duguren hautagaitzari uko egin dion bigarren pertsona da. Lehena Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko epailea izan zen.

Ahal Duguk aurten izango diren hauteskunde autonomikoetarako hautagai bila jarraitu beharko du beraz. Nahiz eta alderdiaren hautagaitza primarioen bidez zehazten den, badago hautagai bat proposatzeko eta babesteko aukera, Biurrunen eta Lamarcaren kasuan egin den bezala.

Pasa den abenduaren 20ko Espainiako kongresurako hauteskundeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan boto gehien jaso zituen alderdia izan zen Ahal Dugu. Hala ere, EAJk lortu zituen ordezkari gehien.