Iñigo Cabacasen familiak "ez du etsiko" semearen hilketaren kasua argitu arte

  • Cabacasen familiak, instrukzio epaileak kasuan proba gehiago ez ikertzeko erabakiaren aurrean, helegitea aurkeztu du Bizkaiko Lurralde Epaitegian. Atzo Bilbon egindako agertzean argi utzi dute euren esku dagoen guztia egingo dutela Iñigoren kasua erantzunik gabe itxi ez dadin. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 30an - 10:53

Ana Torres epaileak kasuari buruzko ikerketa gehiago egiteari uko egingo diola jakin ostean, familiak helegitea aurkeztu du Bizkaiko Lurralde Epaitegian. Jone Goirizelaia eta Irma Oronoz abokatuek epaiketak iraun dituen lau urteko balorazioa egin dute, eta oraindik ere, haren eskaera ez dela auzitegira iritsi salatu du Goirizelaiak. Hortaz, oraindik ez dakite noiz argituko den kasua.  Bestalde, Fina Liceranzu eta Manu Cabacas, Iñigoren gurasoak “irainduta” eta “ahaztutako biktimak” sentitzen direla azaldu dute Manuk irakurritako manifestuan.

Familiak ez du ikerketa Cabacas erail zuen pilotakada nork bota zuen argitzera mugatu nahi, adierazi bezala, hori baino “zabalago aztertu beharko litzateke kasua". Goirizelaiaren ustez egun horretan parte hartu zuten “pertsona ororen erantzukizunak argitzea” beharrezkoa da kasuan aurrera egin ahal izateko.

Ezin jakin noiz arte, kasua instrukzio fasean dago. Esan bezala, familiak helegitea eskatu badu ere, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ez dauka epe mugarik ikerketa gehiago egin behar den edo ez ebazteko. Dena den, familiak argi dauka euren helburua epaiketara heltzea dela. Goirizelaiak hori gertatzerik ez balego aurrera egingo dutela azaldu du, “ez dutela etsiko” kasua argitu arte.

Europar Parlamentura bidaia

Europako Parlamentuak Bruselasera joatera gonbidatu du familia datorren uztailaren 13 eta 14ean, bertan, familiak “bigarren mailako biktimak” sentitzen direla azalduko dute instantzia judizialen berri emateaz gain.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude