2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek Iñigo Cabacas jo zuen Bilbon, eta hark eragindako zaurien ondorioz hil zen, lau egun beranduago. Data hura gogoan, senide eta lagunek omenaldia eskainiko diote larunbatean. Beste hainbat ekimen ere antolatu dute egunotan.
Omenaldia 13:30ean egingo dute Kirruli plazan, Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan, "Inpunitaterik ez, 6 urte justiziarik gabe" lemapean. Hain justu, Cabacas oroitzearekin batera, gertatutako argitzeko dauden oztopoak salatzea dute helburu haren senide eta lagunek.
Zentzu horretan, gaur, osteguna, La cifra negra de la violencia institucional (Indarkeria instituzionalaren zifra beltza) dokumentala estreinatuko da Bilbon, 19:15ean Bilborocken. Ondoren solasaldia egingo da. Espainiako Estatuko funtzionari publikoen eskutik tortura eta tratu txarrak pairatu dituzten 30 lagunen testigantzak jaso dituzte dokumental horretan.
Ostiralean, bestalde, gomazko piloten herri-eskaintza egingo du Iñigo Cabacas Herri Ekimenak, Bilboko Justizia Jauregian 19:00etan.
Cabacasen senide eta lagunek egindako bideoa, heriotzaren seigarren urteurrenean: