Iñigo Cabacas omenduko dute larunbatean, hura hil eta sei urtera

  • 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek Iñigo Cabacas jo zuen Bilbon, eta hark eragindako zaurien ondorioz hil zen, lau egun beranduago. Data hura gogoan, senide eta lagunek omenaldia eskainiko diote larunbatean. Beste hainbat ekimen ere antolatu dute egunotan.


2018ko apirilaren 05an - 09:35
"Justizia" egiteko eskatu dute urteotan Cabacasen senide eta lagunek / Uriola.eus

Omenaldia 13:30ean egingo dute Kirruli plazan, Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan, "Inpunitaterik ez, 6 urte justiziarik gabe" lemapean. Hain justu, Cabacas oroitzearekin batera, gertatutako argitzeko dauden oztopoak salatzea dute helburu haren senide eta lagunek.

Zentzu horretan, gaur, osteguna, La cifra negra de la violencia institucional (Indarkeria instituzionalaren zifra beltza) dokumentala estreinatuko da Bilbon, 19:15ean Bilborocken. Ondoren solasaldia egingo da. Espainiako Estatuko funtzionari publikoen eskutik tortura eta tratu txarrak pairatu dituzten 30 lagunen testigantzak jaso dituzte dokumental horretan.

Ostiralean, bestalde, gomazko piloten herri-eskaintza  egingo du Iñigo Cabacas Herri Ekimenak, Bilboko Justizia Jauregian 19:00etan.

Cabacasen senide eta lagunek egindako bideoa, heriotzaren seigarren urteurrenean:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude