argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Aranbarri: “Krisia, egotekotan, ez dago literaturan, ustezko irabazietan baizik”

2008ko ekainaren 11

"Sistema orekatu bat ezin da hiruzpalau izenen gainean oinarrituta egon. Ikusi dugu horrek zer gaitz ekarri duen urteetan. Krisia, egotekotan, ez dago literaturan, ustezko irabazietan baizik. Liburua editatzeak kostu ekonomiko handia du, eta noski, hor piztu da kezka. Baina, zenbat argitaletxe dago helduentzako literatura soilik plazaratzen duena? Bestalde, irakurle moduan, azken urteetan benetan plazer handia sentitu dut hainbat gauzekin, eta alde horretatik ez naiz oso alarmista. Uste dut kezka merkantilista sormenezkoa bihurtu nahi dela". (2008-06-08, 2.140. zenbakia)