Iņigo Alli UPNko diputatuak huts egin du kongresuko saioen %18ra

  • Kongresuko saioetara gehien falta izan duten diputatuen artean dago UPNko Iñigo Alli: urte eta erdian bederatzi saio osotara ez da joan, eta beste hirutan saioek irauten duten denboraren erdian baino ez da bertan egon. Kongresua osatzen duten 350 diputatutatik gehien huts egin dutenen arteko bosgarren postuan dago UPNko diputatua.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko otsailaren 14a
Huts egin duen saioetatik irabazitakoaren erdia itzuliko du

Bi arrazoi argudiatu ditu hutsegiteak justifikatzeko. Bata, formazio akademikoak “denbora asko” eskatzen diola; eta bigarrena familia-ardurak dituela. Lehenagatik dirua itzuliko duela jakinarazi du. Hau da, 27.900euroko balioa duen Masterrak eskatzen dion denbora dela eta huts egin duen saioetako ordainsaria bueltan emango du. Familiarekin igarotako denboraz, ordea, ez du gauza bera pentsatzen eta momentuz diruak bere poltsikoan jarraituko du. “Laugarren alabaren jaiotzaren ondorioz, etxean lagundu behar izan dut”, azaldu du. Kontziliazioan “erabat sinesten” duela gehitu du eta “justifikatutzat” jo ditu hutsegiteak.

Otsailaren 4an jakin zen Kongresuko saioetara gehien huts egiten zuen diputatuetan artean zegoela. Albistea zabaldu ahala, bere “akatsa” onartu du eta parte hartu ez duen saioen erdietan jasotako diru kantitatea itzuliko duela adierazi du.

Allik 7.377 euroko soldata du: 2.842 euro diputatu izateagatik jasotzen ditu. 1.758 euro, berriz, alderdiaren bozeramaile kargua onartzeagatik. Beste 1.842 euro dieten bidez irabazten ditu eta azken 935euroak “beste bide batzuetatik”.

2017ko maiatzean UPNk Uxue Barkos Nafarroako lehendakariaren “berehalako dimisioa” eskatu zuen Iruñeko Udaletik dietak jasotzen zituela frogatzen bazen. Kasu honetan, behin jakinik alderdiko diputatu batek diru publikoa jasotzen duela bere eginbeharrak behar bezala ez egiteagatik, ez du hitzik esan. Ikusteko dago eskuineko alderdiaren jarrera zein izango den datozen egunetan.

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako Parlamentua  |  UPN

Espainiako Parlamentua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-20 | Xabier Letona
Del Burgok 3.000 euroko pentsioa jasotzen du hilero Kongresutik

Espainiako Diputatuen Kongresutik diru gehien jasotzen duen parlamentari ohia da Jaime Ignacio Del Burgo, UPNko eta PPko diputatu ohia, 3.010 euro zehazki. 1989 eta 2006 artean izan zen diputatua Kongresuan.


2018-01-30 | ARGIA
2012ko Lan Erreforma atzera botatzeko ekimena abiatu dute Nafarroan

Aldaketaren lau alderdiek PPren 2012ko Lan Erreforma atzera botatzeko proposamena abiarazi zuten urtarrilaren 29an Nafarroako Legebiltzarrean.


2018-01-18 | Andoni Mikelarena
87 milioi euroko kostua izan du urriaren 1eko polizia operazioak, Zoidoren arabera

Espainiako Senatuan azalpenak eman ditu ostegun goizean Espainiako Barne Ministroak. Urriaren 1ean indar polizialek izandako jarrera defendatu du, “legitimoa, profesionala eta neurrikoa” izan zela argudiatuta.


2018-01-03 | Andoni Mikelarena
Kataluniako erreferendumaren aurka poliziak izandako jokabideaz azalpenak emango ditu Zoidok

Urtarrilaren 18an egingo du agerraldia Espainiako Barne ministroak Senatuan. PSOEk eta EH Bilduk egindako eskaerei erantzunez, bere borondatez egingo du agerraldia.  


2017-11-28 | Andoni Mikelarena
EAEko aurrekontuak onartuko ditu PPk, EAJ eta PSEk sozietateen zerga jaitsi ondoren

Sozietateen zerga jaistea adostu izana begi onez ikusi du Alderdi Popularrak. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak babestuko ditu Alfonso Alonsoren alderdiak.


2017-10-11 | Andoni Mikelarena
Amiantoaren biktimek konpentsazio funtsa izango dute 40 urteren ostean

Eusko Legebiltzarrak bultzatu du lege proposamena, aurreko agintaldian Gasteizko parlamentuan onartu ostean. PP abstenitu egin da eta gainontzeko alderdiek aldeko botoa eman dute.


2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren zati handiena –teorian estatuen burujabetzari eragiten ez diona– indarrean da irailaren 21etik.


2017-09-21 | Xalba Ramirez
EH Bilduk Mozal Legearen alternatiba aurkeztuko du gaur Espainiako Kongresuan

Gaur eztabaidatuko da Mozal Legea berriz ere Espainiako Kongresuan eta EH Bilduk lege proposamen berria aurkeztuko du gainontzeko alderdien hainbat emendakinen artean.


2017-09-20 | Xalba Ramirez
Etxeen okupazioa jo-puntuan: Ciudadanosek neurri gogorragoak eskatu ditu

Ciudadanoseko Juan Carlos Girautak Espainiako Kongresuan eskatu du etxebizitzen okupazioaren kontrako neurriak gogortzeko: zigor handiagoak, miaketak eta berehalako kaleratzeak daude proposamenen artean.


2017-08-11 | Xalba Ramirez
Francisco Franco fundazioa legez kanporatzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan

Francisco Franco fundazioa legez kanpo uzteko eskaria erregistratu du Espainiako Kongresuan Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ostegunean. Fundazioen legea aldatu eta giza eskubideak urratzen dituztenak legez kanpo uzteko eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude