Ingurugiroaren osasungarritasun ezak 12,6 milioi heriotza eragiten ditu urtean munduan

  • Ingurugiroaren osasungarritasun ezak, aire, lur eta ur kutsadurak, substantzia kimikoek eta izpi ultramoreek urtean 12,6 milioi heriotza eragiten dituzte, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) kaleraturiko txostenaren arabera. Horietatik ehunka milaka heriotza saihets litezke.


2016ko martxoaren 29an - 14:03
Ingurune osasungarri bat lortzeko neurriak exijitu ditu Munduko Osasun Erakundeak.

Ingurugiroaren baldintzek munduko heriotzen %23 eragiten dituzte. Airearen kutsadurak 8,2 milioi heriotza eragiten ditu urtean; erretzaile pasiboak talde horretan leudeke. Ur edangarria eskuratzeko gabezia, substantzia kimiko eta biologikoek eragiten duten kutsadura edota aldaketa klimatikoa lirateke bestelako eragileak.

Erakundeek ingurune osasungarri bat lortzera bidean neurriak hartu ezean, milioika pertsona gaixotu eta hilko dira”, adierazi du MOEko kide Maria Neirak. Txostenaren arabera, arazoak bost urte azpiko haurrei eta 50-75 urte bitarteko helduei eragiten die gehien; azterketan ondorioztatu dute “ingurunearen kudeaketa egokiago batek” horietako askoren bizitza salbatuko lukeela: 1,7 milioi haur eta 4,9 milioi heldu gutxiago hilko lirateke.

Minbiziak 12,6 milioi heriotzetatik 1,6 milioi eragiten ditu. Burmuinean sortutako ezgaitasunak, arnasketari loturiko gaitz eta infekzioak, auto istripuak, bihotzeko gaitzak, diarrea eragiten duten gaixotasunak, jaioberrien gaitzak eta malaria dira bestelako heriotza eragileak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude