Informazioa euskaraz bidaltzeko orduan Nafarroako Gobernuak "uzkur" jokatzen duela salatu dute

  • Administrazioa Euskaraz taldeak "jarrera aldatzeko" eskatu dio Exekutiboari, izan ere, euren aburuz, Arartekoari emandako erantzunean UPNren Gobernuaren ildoa jarraitzeko prest dagoela "garbi" ikusten du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 08an - 09:26

Administrazioa Euskaraz taldeak Gobernuaren euskararen erabilpenaren inguruko hausnarketa egin du ohar baten bidez.

Nafarroako Gobernu berriak ETB Nafarroan normaltasunez ikustea eta Euskalerria Irratiaren lizentzia errealitate bihurtzea lortu dituela azpimarratu du AET-k. "Eskertzekoa da hori, baina horrekin euskararen aldeko jarduna bukatutzat eman ote duen susmoa dugu", aipatu dute.

Aurreko Nafarroako Gobernuak eremu mistoko herritarrei zuzendutako informazioa gaztelania hutsean bidaltzen zuela gogoratu dute. Orain arte, modu orokorrean horrelako informazio gutunak bidaltzea ez zaio egokitu Nafarroako Gobernu berriari eta ezin da ziurtatu nola eginen duen.

Baina ezaguna da nola jokatzen ari den aurreko Gobernuak jaso zituen kexekin, Gobernu berriari horrelako espedienteak bukatzea dagokiolako. Adibidez, Iruñeko herritar batek kexa jarri zuen Nafarroako Arartekoaren bulegoan, koloneko minbiziaren Programari buruzko informazioa gaztelania hutsean jaso zuelako.

AET-k gogoratzen duenez, oraingo Nafarroako Gobernuak Arartekoari erantzun dio programa informatikoak ez duela aukerarik ematen horrelako kexa onartzeko. Informazioa gaztelania hutsean edo elebidun bidaltzen dela, eta hori osasun etxearen arabera edo hizkuntz eremuaren arabera egiten dela. Hau da, eremu euskaldunean elebidun bidaltzen duela eta gainontzeko eremuetan gaztelania hutsean.

"Arazoa, noski, ez da informatikoa. Nahi izanez gero, hori erraz konpon daiteke. Arazoa da sistema hori aldatzeko borondate politikoa izatea. Nafarroako Arartekoari emandako erantzunean borondate hori ez da inondik inora agertu", salatu du Administrazioa Euskaraz taldeak.

AET-k Nafarroako Gobernuari eskatzen dio horrelako jokaera aldatzea, "Arartekoari emandako erantzuna ikusita garbi baitago UPNren Gobernuaren ildoari jarraitzeko prest dagoela".

"Espero dezagun hurrengo informazioaren garaian oraingo Gobernuak irizpide euskaltzaleari bidea ematea. Bestela, ustekabe handia eramanen du jendeak, sinistuta baitago orain bai Gobernu euskaltzalea dugula".

Oharra: Albiste hau Ahotsa.info gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude