argia.eus
INPRIMATU
Eibarko Alfako langileek infogune bat zabaldu dute euren grebaren berri emateko
  • 66 egun daramatzate greban Eibarko Alfa enpresako langileek eta borrokak aurrera jarraitzen duela gogorarazi nahi diete herritarrei ekimen honen bidez. Azaldu dutenez, epaitegian 131 pertsonentzako enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztea izan da enpresak emandako azken pausoa.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko otsailaren 01
66 egun daramatzate Alfako langileak greban

“Gure helburua jendea informatu eta daramagun borroka herrian sozializatzea izango da”, dio langileek plazaratutako oharrak. Bi hilabeteotan gertatu dena herritarrei azaldu eta borroka zabaldu nahi dute. Gunea astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da irekita, 9:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era Eibarko Untzaga plazan.

Infogunea ez dute soilik mezua zabaltzeko eremutzat erabiliko. Egunero bi elkarretaratze egingo dituzte, 12:00etatik 12:30era eta 19:00etatik 19:30era. LAB eta ELA sindikatuek deialdian parte hartzeko deia zabaldu dute.

Asteazkenean Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin zuten Alfako langileek. Hemen duzue elkarrizketa entzungai.