Infantilismoa aitzakia gisa?

  • Edu Apodakak, Lenin gogora ekarriz, ezkerraren infantilismoaren arriskuaz idatzi du Garako artikulu batean, eta “errealismo eta pragamatismoaren konpromiso iraulzailea”ren aldeko aldarria egin du. “Ziurtasun absolutua ezabatu behar dugu geure burutik”; “utopiak eta konpromiso praktikoak kontrajartzea baino erreakzionagorik ez dago”; “garaipena beti aurrerago dagoela sinistea inoiz ez garaitzeko desioa baino ez dela ahaztu barik”. Bat nator berarekin. Horregatik harritu nau infantilismo hori ELAri egokitu dionean, hain justu, ELAren jarduna errealismoan eta pragmatismoan oinarritzen denean.


2018ko martxoaren 28an - 12:21

ELA Hego Euskal Herriko lehen sindikatua da, alde handiarekin, ordezkaritzaren %35arekin eta 100.000 afiliaturekin. Sindikatuak emaitza horiek lortzen ditu errealitatean oinarrituta langileen beharrei pragmatismoz erantzuten dielako; erreminta baliagarria delako langileen eguneroko beharrei erantzuteko.

Garaipenak lortzen ditugu, azkena Beasaingo Antzibar kiroldegian. Ez dute soldatapeko esplotazioarekin amaitu, ez dute sozialismoa lortu, baina beren lan baldintzak hobetu dituzte.

Garaipen hauek, ospatu eta zabaldu egiten ditugu, antzeko egoeran dauden beste zentroetako langileak ere helburu zehatzen bila antola daitezen eta borrokatu dezaten. Eta emaitzak lortzen ditugu.

Ekonomia soial eraldatzailearen alde ere egiten dugu. EHko Laborantza Ganbaran, Euskoa moneta sozialean, I-Enerren, Goienerren, Fiaren, Koop57-n… parte hartzen dugu. Alternatiba “txiki” hauek zabaltzeko Alternatiben herria antolatu genuen Bilbon EHko Eskubide Sozialen Kartaren baitan, eta aurten Iruñean egingo dugu ekainaren 2an.

Beste kontu bat da, irabazteko asmoz, aukeratutako estrategiarekin bat gatozen edo ez. Hori beste kontu bat da

Sistema aldatzen dute alternatiba hauek? Ez. Baina eguneroko bizitzan sistemaren logikatik aparte bizitzeko, urrats zehatzak emateko, aukera eskaintzen digute eta indarra metatzeko, jendea erakartzeko, proiektu garrantzitsuak dira.

Bai negoziazio kolektiboan, bai EHko Eskubide Sozialen Kartan, bai ekonomia sozial eraldatzailean, bai greba feministan… utopiak eta konpromiso praktikoak uztartzen ditugu.

Apodakak dio, ere, Ezker Abertzaleak “kontrabotere hutsean jarrai dezala” nahi dugula. Ezker Abertzaleaz ari denean alderdi politikoaz edo hautes-koalizioaz ari bada, alderdi edo hautes-koalizioen helburua hauteskundeak irabazi eta gobernatzea dela jakinda, esaten duenari ez diot zentzu handirik aurkitzen. Beste kontu bat da, irabazteko asmoz, aukeratutako estrategiarekin bat gatozen edo ez. Hori beste kontu bat da.

Ostegunean Tuteran izan nintzen bertako ELAko 20 ordezkari berriri ikastaroa ematen (Erriberan %21eko ordezkaritza dugu). 20 horietatik hiru migranteak ziren. ELAren autonomia politikoaz ari nintzela, esan nien “hemen galdezka hasiko banintz, bakoitzak agian alderdi politiko desberdin bati eman dio bozka”, eta afrikar jatorriko batek esan zuen “edo agian ez dio inori bozka eman”. Pertsona horrek ez du topatu bere behar edo interesei erantzuten dion alderdi edo hautes-koaliziorik. Zein hautesle mota bilatzen du EH Bilduk irabazteko?

Suposatzen dut Apodakaren artikulua Ezker Abertzaleko barne eztabaidetan-edo kokatu behar dela. Agian bere asmoa eztabaida horretan hausnarketan sakondu eta bide bat marraztea izan da. Baina niri behintzat, artikuluaren lehen irakurketaren ondoren, soilik hiru gauza gelditu zaizkit buruan: Lenin, infantilismoa eta ELA. Agian hori ere zen bere intentzioa: “ELAren sirena kantu” horiek gainetik kentzeko sindikatua infantilismoarekin lotzea. Agian.

Unai Oñederra Manu Robles-Arangiz fundazioko kidea da.

Artikulu hau Manu Robles-Arangiz fundazioak argitaratu du ARGIAko Plazan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude