Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi den Antonio Guterresek apirilaren 28an eskatu du koronabirus krisiaren erdian diru publikoa ez dadila erabili kutsatzaileak diren industriak erreskatatzeko. Inbertsioak eredu jasangarrietan egitera dei egin zuen, horrek aldaketa klimatikoari aurre egiteko balio izan dezan.
"Negozioak erreskatatzeko zerga ordaintzaileen dirua behar denean, erabili behar da enplegu berdea sortuz eta hazkunde jasangarri eta inklusiboa sortuz. Ez agortuta dauden industria kutsatzaileak erreskatatzeko". Adierazpen hauek klima aldaketari buruz urtero Berlinen egiten den nazioarteko kongresuan egin zituen (aurten on-line egiten ari dira) Gutierresek.
COVID-19aren krisitik ateratzeko gastatuko diren bilioi dolarrak trantsizio energetikoa egitera bideratzeko eskatu zuen, "teknologia berdeetan" inbertituz eta erregai fosilen menpeko diren horiek ordezkatuz.
Gutierresek azpimarratu zuen bai pandemiak eta bai klima aldaketak "lidergo ausart, begi oneko eta kolaboratzailea" behar dutela eta arrakastarako gakoa emisio gehien egiten dituzten herrialdeak direla, Txina eta AEB batez ere. "Emisio gehien egiten dutenek beren alea jartzen ez badute, gure ahaleginak porrota izateko arriskua dugu".
Gutierresek adierazi zuen garai zailetan itxaropena ere izaten dela eta nazioarteko komunitateak aukera duela mundu hobea "berregiteko". "Baliatu dezagun pandemiatik berreskuratzeko unea guztiontzako mundu seguru, osasuntsu, inklusibo eta erresistenteago baten oinarriak jartzeko".