Konpainia handien bazterketa desafiatuz, indigenentzat telefono komunitarioak

  • Mexikoko Oaxaca estatuan telefono sistema komunitarioa jartzen ari dira. Telefonia zerbitzurik ez daukaten 50.000 komunitate indigena daude. Telekomunikazioko enpresa handiek ez dituzte errentagarritzat jo orain arte eta ez daukate instalaziorik. Rhizomática taldearekin elkarlanean hasi dira sistema propioa aurrera ateratzeko, Revolución 3.0 komunikabideak argitaratu duenez.


2013ko uztailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mexikoko indigenek telefono sistema bat euki dezaten sistema komunitarioa jartzen ari dira.

Rhizomáticak teknologia berriak hardware eta software irekian zabaltzen ditu, komunitate indigena horietara telekomunikazio sarbidea posible eginez. Villa Talea de Castro zonaldean sistema komunitarioa jarrita dute jada, eta sistema komunitateak berak finantzatu eta kudeatzen du.

Irrati komunitarioa ere badute. Aipatu elkartearen proiektua da, eta inguru horietako jendeak komunikatzeko erabiltzen du. “Bertakoek oinez, autobusez edo kamioiez gertueneko herrira atera behar izaten dute telefonoz deitzeko”, azaltzen du sistema komunitarioaren proiektuan parte hartzen ari den jatorri Mazateca-ko Melquiades Rosas Blancok.

 

 

 

Konpainia handiak interesatu dira

Rhizomáticak aditzera eman duenez, telekomunikazio enpresa handiak hasiak dira inguruak aztertzen. Lehendik herritarrek eskatuta zuten behin baino gehiagotan telefonia zerbitzua, baina sistema berriaren oihartzuna ailegatu arte baztertuta utzi dituzte Oaxacako indigenak. Konpetentzia usaindu dutenean ordea, mugimenduak hasi direla azaldu dute. Esan dutenez, izanak dira zonaldeko zenbait etxetan telefonoak eskaintzen sare komunitarioa aprobetxatuz, eta komunitate gehiago proiektuaren parte diren neurrian konpainia handiek ere muturra gehiago sartuko dutela diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Eguneraketa berriak daude