'Talaq' hirukoitza

Indiako emakume musulmanek "dibortzio azkarra" eta bazterkeria garaitu dituzte

  • Muturreko praktika islamiko horrekin gizonak emakumea baliabide gabe utz zezakeen nahi zuenean. Herrialde hartako Gorte Nagusiak debekatu egin du orain.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2017ko abuztuaren 22a

Talaq edo dibortzio hitza hiru aldiz esatea nahikoa zuen gizonak emakumearengandik banandu, eta larriena dena, inolako ondare edo baliabiderik gabe uzteko. Ohitura arbitrario eta zapaltzaile hori Pakistan, Bangladesh eta mundu islamiar ia gehienean debekatuta zegoen, baina Indian gaurdaino iraun du herrialde horretan harreman pertsonalak arautzeko oraindik kodigo erlijiosoak erabiltzen direlako.

Indiako emakume musulmanek, ordea, urteak zeramatzaten ohitura horren kontrako kanpainan. The Guardian egunkariak azaldu duenez, ezkondutako hamaika emakume musulmanetik bat halako bazterkeria egoeran geratu da, kasu batzuetan nahikoa zen imanari talaq hirukoitza posta elektronikoz bidaltzea: emakumeak ondoren jakingo du gizonak abandonatu egin duela eta pentsiorik edo etxerik gabe geratu dela.

Gorte Nagusiak zazpi biktimen kasua aztertu du eta tribunalak ebatzi du ohitura hori ez dela praktika erlijioso baten parte eta “konstituzioaren morala urratzen” duela. Indiako bost erlijio nagusiak –hinduismoa, kristautasuna, islama, sikhismoa eta zoroastrismoa– ordezkatzen dituzten epaileen iritziz, “kapritxoz” hartutako erabakia da gizonarena.

Azpikontinente erraldoi eta populatuan 150 milioi musulman bizi dira, beste komunitate batzuk baina pobreagoa da orokorrean eta hezkuntza maila eskasagoarekin. Hala, emakume musulmanek zailago izan dute espiral horretatik irtetea.

“Guretzako egun oso pozgarria da, egun historikoa –esan dio egunkari britainiarrari Zakia Soman aktibistak–. Guk, emakume musulmanok, tribunalen eta zuzenbidearen babesa izateko eskubide bera baitugu”. Indiako legeen arabera, seme alabak mantentzeko soldataren herena eman behar dio gizonak emazte ohiari.

Auzi honetan, muinean India osoan harreman pertsonalak arautuko dituen kodigo zibil uniformea ezartzeko eztabaida ere badago. Narendra Modi hinduaren gobernu abertzaleak bultzatutako proiektua da.  

Agintari islamiko eta erakunde musulman asko, ordea, talaq hirukoitzaren kontra egonagatik, kodigo zibilaren kontra ere badaude, hinduismoan oinarritua egongo litzatekeelako euren esanetan.

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  India  |  Islama

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-14 | Anboto
Neska batek bere mutil-lagunarengandik kalean jasan duen erasoa salatu du Durangoko Udalak

Durangoko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, astelehen gauean emakume batek bere mutil-lagunarengandik eraso psikologikoa jasan du. Emakumea Ertzaintzak artatu du eta mutil-laguna atxilotu egin dute.


2018-02-08 | ARGIA
Kartzelan sartu dute sexu erasoak egitea leporatzen dioten Donostiako tatuatzailea

Ostegun goizean bigarrenez instrukzio epailearen aurrean deklaratu ostean, honek erabaki du hainbat laguni sexu erasoak egiteagatik salatua izan den Donostiako tatuatzailea espetxeratzea.


Sexu erasoengatik salatu duten Donostiako tatuatzailea, epailearen aurrean

Asteazken goizean igaroko da epailearen aurretik Donostian atxilotutako tatuatzailea, bezeroei sexu erasoak egitea leporatuta.


2018-02-06 | Miren Osa Galdona
Atxilotu dute bezeroei sexu jazarpena egiteaz akusatu duten Donostiako tatuatzailea

Bezeroei ustez erasoak egiteagatik, tatuatzaile bat atxilotu du Udaltzaingoak Donostian. Astelehen arratsaldean gertatu da, sare sozialetan bederatzi pertsonek tatuatzailea salatu ostean.


Argia Sariak 2018
Hizkuntzak batzen dituen sari anitzak

http://www.argia.eus/albistea/argiako-kideen-sarrera-hitzaldia13:30ak aldera heldu garenok tartea izan dugu Usurbilgo Atxega Jauregiaren atarian ardo baten laguntzaz aspaldi ikusi gabeko lagunekin eta orduantxe ezagututakoekin hitz-aspertu txiki bat egiteko. Abisua pasa digute barrura sartzeko garaia dela, eta aurten mahaikide nor izango ditudan begiratzeko asti labur bat hartuta, sartu naiz; egunaren kronikatxoa egin behar dudan aitzakian normalean tokatzen ez zaidan moduko bazkari ederraz... [+]


Indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatu nahi?

Ikuspegi positiboari eutsiz, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzea du helburu Asun Casasola ipuin lehiaketaren hirugarren edizioak ere. Ipuinek “EZ da EZ!” izango dute abiapuntu, eta otsailaren 10era arte duzue orrialde bateko idazlana bidaltzeko epea.


2018-01-28 | June Fernandez
Boiro eta A Pobra do Carami˝al

Kontatu al dizuet erdi galiziarra naizela? Nire ama Boiron jaio zen, Arousako itsasadarreko herri batean. Aitite itsasoan zegoela, hilabeteak igaro zituen alaba ezagutu barik. Familiako gizon gehienak marinelak ziren. Behin nire birraitite Manuel Bilboko portura bisitatzera joan zen nire birramama Celsa. Bizkaiko industriaren loraldiak liluratuta, senarrari esan zion: “Hemen etorkizun hobeagoa izan dezakegu”. Barakaldora migratu ziren hiru alabekin, suhiekin eta lehenengo lobarekin,... [+]


2018-01-22 | Miren Osa Galdona
Elkarretaratzea egin dute Santurtzin azken sexu erasoa salatzeko

Pasa den ostegunean emakume batek salatu zuen sexu erasoa gaitzetsi dute Santurtziko bizilagunek Udaletxe aurrean. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, emakumeek aske izateko duten eskubidea aldarrikatu dute beste behin. 


"Bortxatu zintuztenean, zer zeneraman jantzita?" galderari muturrekoa ematen dion erakusketa

Galdera gorrotagarri, umiliagarri eta ohikoegia da, sexu erasoen biktimei egiten zaiena: “Zer zeneraman jantzita?”. Bada, bortxatuak izan diren emakumeek une horretan zeramaten arroparekin erakusketa inauguratu dute Bruselan, frogatzeko edozein arropa eramanda ere sexu-erasoen biktima izan daitezkeela emakumeak.


2018-01-21 | Nerea Ibarzabal
Pelikula

Beldurrezko pelikulen alderik okerrena amaitzen diren unean iristen da, ondorengo orduetan eta datozen gauetan –batzuontzat behintzat–. Filma bera hazi bat ereitea baino ez da, gainerakoa zure buruak egingo baitu, askoz hobeto eta askoz errealago.  

Horrela, pertsona ausartaren mozorroa erori eta komunetik logelarako ibilbidea korrika igarotzen harrapatuko duzu zeure burua, korridoreko argia piztuta. Ez duzu hankarik eta besorik izarapetik aterako, beroak itotzen egon arren... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude