Lege koloniala bertan behera utzi dute ziurgabetasunezko hamarkadak eta gero.
Indiako Auzitegi Gorenak sexu bereko pertsonen arteko harremanak despenalizatu ditu, homosexualen eskubideen aldeko epai historiko batean. Bost epailez osatutako epaimahaiak hartu du erabakia ostegun goizean. Homosexuala izatea kartzelarekin zigortzen zuen legeak 160 urte zituen; orain tribunalak erabaki du sexu orientazioan oinarritutako diskriminazioa egiten duela eta herrialde hartako konstituzioaren aurkakoa dela.
Epaimahaiko presidente Dipak Mishrak adierazi duenez “orientazio sexualean oinarritutako diskriminazioak oinarrizko eskubideen bortxaketa dira”. Indiako LGTBI kolektiboko kide eta jarraitzaileak txalo artean hartu dute erabakia.
Ritu Dalmiak, bere izena eskaera legalean jarri zuen LGTBI kolektiboko kideak dio, epaiarekin esperantza sortu zaiola: “Sisteman gutxi sinesten zuen pertsona zinikoa bihurtzen ari nintzen, baina beste behin argi geratu da eskubideak eta askatasuna existitzen diren demokrazia funtzional batean bizi garela”.