argia.eus
INPRIMATU
Independentziaren aldeko plataforma aurkeztu dute Europako parlamentuan
  • Independentziaren Aldeko Europako Plataformak (European Partnership for Independence ingelesezko sigletan) aurkezpen ofiziala egin zuen atzo Europako parlamentuan. Igor Zulaika ezker abertzaleko kidea izan zen Euskal Herriko ordezkaria. Plataforma horren helburua autodeterminazio eskubidea onartzearen alde elkarrekin lan egitea da eta Flandria, Eskozia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herriko ordezkariak biltzen ditu.

2012ko ekainaren 22a
Igor Zulaika EPI plataformako kidea GarbiƱe Zurutuzarekin. Argazkia: www.ezkerabertzalea.info.

Europako parlamentuan atzo aurkeztu bazen ere, plataformak badarama denbora lanean. Besteak beste, otsailean Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bere hirugarren biltzarra egin zuen. Ondoko kideak bildu ziren orduko hartan: Kevin Williamson, Scottish Independence Convention-eko zuzendaria (Eskozia); Steven Vergauwen, VVB-eko zuzendari exekutiboa (Flandria); Anna Arqué, WMP-eko bozeramailea (Herrialde Katalanak); Jon Ortiz, Nazioen Munduko ordezkaria (Euskal Herria) eta Rupert Gretl, Tirol hegoaldeko gonbidatu berezia.