Independentzia eta sozialismoa

  • ETAko militante asko, gure neba-arrebak, espetxean dituzte bahiturik Euskal Herriaren estatu etsaiek, beste euskal militante askorekin batera. ETArekin ala ETA barik, lanean eta borrokan segituko dugu, harik eta Amnistia Osoa eta baldintzarik gabea erdiesten dugun arte.

ETA 1958ko abenduan jaio zen, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzeko. Berehala zehaztu zituen helburuak: Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea. Aldi berean, bere burua definitu zuen: Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Iraultzailea, hasieran. Ondoren, Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Sozialista. Geroago, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea. Izen honekin ezagutu genuen guk, erakundean lan eta borroka egitera sartu ginenean.

Gure erakundea izan zenaren historia etengabeko borroka eta eskuzabaltasunaren historia da, bere akats eta asmatzeekin, ezinbestez, hainbeste hamarkadatako gudua  egin ondoren. Eta beste gauza askoren artean, gauza guztien gainetik eta etsai ororen gezur guztien azpitik, hauxe da azpimarratu nahi duguna: ETAko militanteok boluntarioak izan gara, armak eskutan hartu genituen Euskal Herri Langilearen Askatasun Osoa lortzeko, inolako interes pertsonal eta materialik gabe.

Eta bigarren kontu bat aldarrikatu nahi dugu ozenki: ETAren muina, bihotza eta ardatza ez da inoiz izan borroka molde zehatz bat, ezta baliabide konkretu batzuen erabilpena, baizik eta Euskal Herria askatzeko estrategia abertzale independentista eta sozialista iraultzailea.

Euskal Herria libre eta burujabea al da gaur egun? Sozialista eta euskalduna? Argi dago ezetz. Honen ondorioz, Euskal Herria askatzeko borrokak aurrera jarraitu behar du nahitaez, ETArekin ala ETA barik, harik eta Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea lortuko dugun arte. Borrokak ez du etenik.

Bigarren kontu bat aldarrikatu nahi dugu ozenki: ETAren muina, bihotza eta ardatza ez da inoiz izan borroka molde zehatz bat, ezta baliabide konkretu batzuen erabilpena, baizik eta Euskal Herria askatzeko estrategia abertzale independentista eta sozialista iraultzailea

ETAko militante asko, gure neba-arrebak, espetxean dituzte bahiturik Euskal Herriaren estatu etsaiek, beste euskal militante askorekin batera. ETArekin ala ETA barik, lanean eta borrokan segituko dugu, harik eta Amnistia Osoa eta baldintzarik gabea erdiesten dugun arte. Eta hori, taktikoki, preso eta iheslari guztiak libre etxera itzultzea da, makurtu, belaunikatu eta damutu beharrik izan gabe. Euskal Herriaren seme-alabarik zintzoenak direlako, den-dena eman dutelako Herri honen alde. Musu-truk.

Belaunaldi berriak bidea urratzen datoz, guk lortu ez duguna haiek eskuratu nahian. Bidean elkar aurkituko dugu. Euskal Herri Langilea askatzeko sartu ginen behin ETAn, eta horren alde jarraituko dugu. Zentzu horretan, Euskal Herri Langileak, eta berak sortuko duen borrokak determinatuko dituzte une bakoitzean bere askapen nazional eta sozialak exijituko dizkion parametro, erritmo eta tresnak.

Jon Iurrebaso Atutxa

Fermin Santxez Agurruza

ETAko militante ohiak

(2017ko martxoaren 17an)

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude