Independentzia erreferendumari ateak ireki dizkiote Eskozian

  • Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP, ingelesezko sigletan) garaipen historikoa eskuratu zuen nazio horretan atzo egindako hauteskundeetan. Datuen arabera, SNPk bozken %45,4 eskuratu ditu, eta 129 eserlekuko Holyrood-eko parlamentuan 65 lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 20 eserleku gehiago.


2011ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Alex Salmond SNP alderdiaren burua

David Cameron lehen ministroak ere SNP zoriondu du. Emaitza horiekin, gehiengo absolutua eskuratu du Alex Salmond-ek gidatzen duen alderdiak. Gobernatuz gero, 2015a baino lehenago independentzia erreferenduma eginen duela adierazi du Salmondek.

Laboristek emaitza txarrak izan eta zazpi aulki galdu dituzte. Halere, kolpe gogorrena liberal demokratek jaso dute, hamahiru aulki galdu eta laurekin geratu baitira.

Irlandako iparraldean eta Galesen ere egin dituzte hauteskundeak. Galesen laboristek erraz irabaztea eta bakarrik gobernatuko dute, Plaid Cymru soberanisten orain arteko babesaren beharrik gabe. Galesko asanbladako 60 aulkitik 30 lortu dituzte eta nazionalistek 11.

 

Orain bi urte Eskoziako erreferendumari buruzko erreportaje idatzia eta bideoa egin genituen ARGIAn. Hemen ikus daiteke bideoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alex Salmond
2019-01-24 | ARGIA
Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumeri sexu jazarpena egotzita

Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumek bere aurka sexu jazarpen salaketak jarri ostean.


Alex Salmondek iradoki du 2015ean legebiltzarkide izan daitekeela

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak BBCn egindako elkarrizketa batean esan du ez duela erabakirik hartu parlamentura itzultzearen inguruan, baina ateak “irekita” daudela.


Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela... [+]


Independentzia Berriak Europan
Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen... [+]


2012-10-16
Ofiziala da Eskoziak hasiko duen erreferendum prozesua

Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.


Eguneraketa berriak daude