Independentzia Eguna ospatuko dute Leitzan larunbatean

  • Leitzako Independentistak sareko kideek 'Independentzia eguna' antolatu dute abuztuaren 9rako, euskal mugimendu independentista bultzatu asmoz. Aldarrikapena eta festa uztartuko duen egun osoko egitaraua prestatu dute.


2014ko abuztuaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Independentzia egunaren kartela eta egun osoko egitaraua. (independentistak.net)

Independentistak sareak dioenez, denbora laburrean independentzia utopiatik “etorkizuneko aukera bideragarria” izatera igaro eta eztabaida politikoaren erdian kokatu da. Eskozian eta Katalunian udatik bueltan jazoko diren galdeketa egunei begira daudela diote.

“Garai politiko hain garrantzitsu hauetan, euskal mugimendu independentista orokorrean bultzatu nahi dugu Leitzatik ekimen honekin”, esan dute antolatzaileek.

Egun osoan ekitaldi politikoak, herri kirolak eta musika izango dira, besteak beste. Kataluniatik ere hainbat lagun etorriko dira, eguneko ekintzetan parte hartu eta “aldarrikapen independentistaren ikur” bilatu diren “Castellerren” ikuskizuna eskaintzeko.

Jendeak parte hartzeko aukera izateko moduan antolatu dute eguna, eta “sentsibilitate desberdinetako independentistak” elkarlanean egiten ari diren lana esperientzia aberasgarria bihurtu dela diote. Haien hitzetan, “helburu handiagoetarako oinarria eraikitzena ari gara denon artean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude