ERC

Independentisten koaliziorik ez da izango Kataluniako hauteskundeetan

  • Ez da akordiorik egon ERC, Solidaritat, Reagrupament eta Democràcia Catalana alderdien artean, azaroaren 25eko Kataluniako hauteskundeetan koalizio independentista osatzeko. Atzo bildu ziren lau alderdietako kideak eta hauteskunde zerrendak osatzeko adostasunik lortu ez zutenez, bakoitza bere aldetik aurkeztuko da, elkarlanean jarraituko dutela iragarri duten arren.


2012ko urriaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lau alderdietako kideak atzo bildu ziren.

Bartzelonako zerrendaren osaketa izan da oztopo salbaezina: ERCk Oriol Junqueras alderdiko presidentea proposatu du zerrendaburu gisa, bigarren lekuan hautagai independente bat jartzea, hirugarrenean Marta Rovira Esquerrako idazkari nagusia eta laugarrenean Solidaritat-eko Alfons López Tena. Bileratik ateratzean, Solidaritateko diputatu Uriel Beltranek ERCri leporatu dio desadostasuna eragin izana.

Zerrenda horretaz gain, izan dira bestelako frikzio puntuak ere. Lau alderdiak ez datoz bat kanpaina elkarrekin eginez gero hautatu beharreko estrategiaz, ezta balizko talde parlamentarioan kohesioa lortzeko moduaz, hauteskunde programaren zehaztasunez eta zerrendetan hautagai independenteek izan beharko luketen lekuaz

Dena den, erabakiaren berri emateko argitaratu duten ohar bateratuan, bilera modu "adeitsuan" egin dela nabarmendu dute eta mota honetako koalizioa osatzeak berez daukan zailtasuna eta denbora falta aipatu dituzte adostasuna lortzeko galga nagusi gisa.

Candidatura d’Unitat Popular (CUP) erakunde independentista ezkertiarrak ez du parte hartu bileran, momentu honetan barne eztabaidan murgilduta dagoelako. CUPek asanblada bidez erabakiko du ea alderdi gisa parte hartuko duen azaroko hauteskundeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ERC
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


2022-10-10 | ARGIA
“Katalunia osoa” ordezkatzeko gobernu berria eratu du Pere Aragonèsek

Ostiralean JxCko militanteen %55ak bozkatu zuen Kataluniako Generalitatetik ateratzearen alde, eta 48 ordu eskasean aurkeztu ditu hutsuneak betetzeko diputatu berriak Aragonès presidenteak. Asteartean hartuko dituzte karguak, eta presidenteak ziurtatu du herrialdearen %80... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


2022-04-05 | ARGIA
Espainiako Gobernuak Sahararekiko jarrera aldatu dezan proposamena bozkatuko dute gaur

Apirilaren 5 arratsaldean EH Bildu, ERC eta Unidas Podemos alderdiek aurkeztutako legez besteko proposamena debatituko da Espainiako Kongresuan. Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "bilatzen dena Espainiako Kongresua saharar herriaren ondoan posizionatzea da, eta Mendebaldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude