argia.eus
INPRIMATU
Independentistek Felipe VI.ari: “Ez dugu erregerik”
  • ERC, JxCat, EH Bildu, CUP eta BNGk muzin egin diote Espainiako Erregeari legealdiaren hasieran. Felipe VI.enak gaur ireki du ofizialki Espainiako Kongresuaren legealdia eta estatuko alderdi independentistak ez dira ekitaldian izan.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 03a
Argazkia: El Diario

"Ez dugu erregerik" jakinarazi dute alderdiok, egindako adierazpen batuan, azpimarratuz Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako gizarteek arbuiatu egiten dutela zaharkitutako monarkia espainiarra. Frankismotik jasotako oinordekotza dela insituzio hori eta bere helburu nagusia Espainiaren batasuna mantentzea dela.

"Gure nazioen aldarrikapen demokratikoen aurrean, proiektu eta balio antidemokratikoak" bultzatzea leporatu diote Espainiako Erregeari eta adibide gisa jarri dute 2017ko urriaren 3an katalan independentisten aurka egindako "diskurtso autoritarioa". "Espainiako Monarkia ez dator bat askatasuna, berdintasuna eta demokrazia bezalako balio errepublikanoekin eta uko egiten dio gure herrietako gehiengo sozialaren eskariei", diote agirian.

Behean agiria osoa: