Independentista katalanek "sezesio prozesua" hasteko eskatu diote Artur Mas presidenteari

  • Independentziaren alde lanean diharduen Kataluniako Biltzar Nazionalak (ANC) "sezesio prozesua" abiatzeko eskatu die Artur Mas Generalitateko presidenteari eta Nuria de Gispert Kataluniako Parlementuko presidenteari. ANC independentziaren aldeko martxa egiten ari da egunotan Katalunia osoan zehar. Irailaren 11n amaituko da Bartzelonan, Diada egunean, eta Masek eta Gispertek ongietorria egitea nahi dute antolatzaileek.


2012ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Independentziaren aldeko martxak ibilbidearen erdia osatu du jada. (Argazkia: Llibertat.cat)

Irailaren 11ko manifestazioa sekula baino jendetsuagoa izatea dute helburu ANCko kideek, eta hainbat sorpresa izango direla aurreratu dute. Berezitasun moduan, hiriko leku desberdinetatik abiatuko diren manifestazioek bat egingo dute Catalunya plazan. Ekitaldi nagusia amaitzean, Kataluniako Parlamentura joateko dei egin dute bultzatzaileek.

Diada eguneko mobilizazioetara deitzen duen bideoa (ANCren jarraitzaile batek egin du):

 


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude