argia.eus
INPRIMATU
Independentismoaren aurkako 139 eraso hiru hilabetetan
  • Media.cat-en Isiltasun Mediatikoen Urtekariak salatu du 2017ko irailaren 8 eta abenduaren 11 bitartean “independentziaren aurkako aktibistek” 139 istilu eragin dituztela Katalunian.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 09a
Manifestazio faxista bat Bartzelonan (Arg. La Marea)

Jordi Borràs kazetariaren “En Nom d’Espanya” ikerketaren arabera, 86 eraso fisikoak izan dira, eta 101 zauritu eragin dituzte.

Gainontzeko delituak askotarikoak izan dira: mehatxuak, jabetza pribatuen urratzeak eta “bandalismoa”, besteak beste. Horiez gain, “gutxienez bi sexu-eraso” egon direla dio urtekariak.

Media.cat-ek esan du erasotzaileak Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioetan “gutxiengoa” badira ere, biolentziak eztanda egin duela independentismoaren aurkako mobilizazio gehienetan. Madrilen egoitza duten komunikazio handiek aipatu erasoen aurrean ez ikusiarena egin dutela eta Kataluniaren aurkako jarrerak elikatu dituztela salatu du Borràs-ek.