argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria poliziala aztertuz biribilduko ditu larunbatean Kinka sareak autonomiari buruzko jardunaldiak
  • Autogestioan eta autonomian oinarrituta kapitalismoari kolektiboki aurre egiten diotenen sarea da Kinka. Donostian "Autonomiatik erein" izenburupean jardunaldiak egin ditu bigarren urtez, eta urriaren 18an, larunbata, Elkartasun Egunarekin emango dio itxiera. Indarkeria polizialaren erregistroa aurkeztuko du bertan Txago kolektiboak.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2025eko urriaren 17a
Urriaren 9an egin zuten "Trantsizio ekologiko koloniala" mahai-ingurua.

"Autonomiatik erein" lemapean bi asteko jardunaldiak antolatu ditu Kinka sareak. Urriaren 18an, larunbatarekin, emango zaio amaiera Elkartasun Egunarekin eta polizia indarkeria izango dute aztergai.

Goizean Txago kolektiboak berak egindako Karrikaratu II: indarkeria polizialaren txostena aurkeztuko du (hemen irakur daiteke Txagok egindako iazko txostena). Horrez gain, azken garaietan Donostian jasandako poliziaren jazarpen kasu bat azalduko da.

Eguerdian elkartasun bazkari beganoa egingo dute: "Bildutako dirua errepresioari aurre egiteko erabiliko da, etorri eta lagundu inguruan zabaltzen", deia egin du Kinka sareak.

Iluntzean hasita, Alu zikinak, Labar eta Bad Sound Sister taldeen kontzertuak egongo dira.

Kinka sarea: borroka antikapitalismen bilgune

Honela azaltzen du bere burua Gipuzkoako Buruntzaldea, Oarsoaldea eta Donostialdean mugitzen den Kinka sareak: "Azken hamar urtetan modu autogestionatuan, eta erakunde hierarkikoetatik kanpo antolatzen diren borroka antikapitalistetatik gatoz: besteak beste transfeminismotik, okupazio mugimendutik, antiespezismotik, internazionalismotik, lurraren defentsa borroketatik... eta horietan segitzen dugu jarduten nahiz kinkan elkarrekin saretu".

Horregatik, Kinka sarea elkargune modura sentitzen dute: "Garaian izendatzerik gabe jada informalki egiten genituen gauzen inguruko hausnartze eta hauspotze gune bat eskaintzen duen sarea".

Autogestioa eta autonomia oinarri, kolektibotasunetik

Autogestioa eta autonomia du oinarri Kinka sareak, baina kolektibotasunetik. "Lan asalariatu eta kontsumismo dependentzia hausteko saiakeran ari gara, hainbat ekoizpen kolektibo, etxe okupa eta beste bideen bitartez".

Sistema kapitalistaren kontrako borrokan ekintza zuzena tresna bat dela diote: "Onartzen ez ditugun gizarte egiturak alboratu eta normatibitate itotzaile eta zapaltzaileei gaurdanik aurre egiteko bide saiakera kolektibotan gabiltza".

Bigarren topaketak dira aurtengoak

Duela zenbait urte, elkarren inguruan zebiltzan autonomoen artean elkartzeko eta elkar-elikatzeko topaketen beharra ikusi zuten. Hasieran barne mailako topaketak egin zituzten eta iaztik kanporaka begira ireki zituzten, Kinka sareak adierazi duenez, "kontziente garelako eskualdean beste proiektu eta kide autonomo ugari gaudela ta denen arteko elkargune potentzial hori sortzeko beharra dugula".

Hona hemen bi asteotan aurrera eraman duten egitaraua: