Indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatu nahi?

  • Ikuspegi positiboari eutsiz, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzea du helburu Asun Casasola ipuin lehiaketaren hirugarren edizioak ere. Ipuinek “EZ da EZ!” izango dute abiapuntu, eta otsailaren 10era arte duzue orrialde bateko idazlana bidaltzeko epea.


2018ko urtarrilaren 30an - 12:12
Aurreko edizio bateko ipuin irabazleen irakurketa musikatua, Irunen.

José Diego Yllanes-ek 2008ko Sanferminetan hil zuen Nagore Laffage irundarra, ezetz esan ziolako, joan nahi zuela erabaki zuelako. Ordutik, alabaren hilketarengatik justizia egiteko, gertakaria ahanzturan ez erortzeko eta indarkeria matxista arbuiatzeko gogor borrokatu du Asun Casasolak, eta haren omenez ipuin-labur lehiaketa egiten dute Irunen.

Helduen kategoriaz gain (16 urtetik gorakoak), aurten 12-16 urtekoen kategoria ere izango da, gazteengana hurbiltzea “indarkeria matxistaren aurka egiteko tresna eraginkorra izan daitekeela sinetsita”. Euskaraz eta gaztelaniaz bidali daitezke lanak eta izen ezagunak arituko dira epaile lanetan: euskarazko kategorian, helduen idatziak Yurre Ugarte, Eider Rodriguez, Idurre Eskisabel eta Ana Iruretagoyenak baloratuko dituzte, eta gazteenak berriz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Peru Iparragirrek.

Helbide honetan aurkituko dituzue oinarriak zehatz azalduta.

"Gogoratzen nauzuenetan"

Lehiaketaren bi edizio eta 500 ipuin baino gehiagoren arteko aukeraketaren ostean, 13 narrazioz osaturiko liburua aurkeztu zuten iaz antolatzaileek: Gogoratzen nauzuenetan. “Liburua gure aliatua izatea nahi dugu, ikastetxeetan lantzeko eta gogoetatzeko tresna bat, gizartean eragiteko tresna… bestelako jendarte eredu bat eraikitzeko bidean”, adierazi zigun Txingudi Anti Sexistako kide Oihana Llorente Arretxeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude