argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxistagatik atxilotu dute gizonezko bat Gasteizen
  • Etxebitzitza batean egin dio eraso gizonezkoak emakumeari. Erasotua ospitalera eraman behar izan dute.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 23a
Eraso matxisten kontrako elkarretaratze bat, Gasteizen (Argazkia: Hala Bedi)

Igande gauerdian jazo zen erasoa, Gasteizko Koroatzearen auzoko etxe batean. Emakumea leihotik laguntza eske entzun zuen bizilagun batek, eta Ertzaintzari dei egin zion erasoaren berri emanez. Polizia agenteak bertaratu egin ziren, eta 34 urteko gizonezkoa atxilotu.

Emakumea zaurituzegoen eta arnasteko arazoak zituen, erasotzaileak lepotik eta besoetatik indarrez heldu izanaren ondorioz. Hala bada, ospitalera eraman zuten anbulantzian. Adierazi duenez, eztabaida baten ostean gertatu zen erasoa.