argia.eus
INPRIMATU
Indarkeria matxista leporatuta, bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian
  • Igandean bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita; bata Erandion, eta bestea Igorren. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da. 

Ekain Carrasco Tellaetxe 2025eko azaroaren 11


Joan den igandean Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen indarkeria matxista leporatuta, Erandioko Altzaga auzoan. El Correok jakinarazi duenez, biktima ageriko zauriekin atera zen etxetik, laguntza eske. Ertzaintza eta Erandioko Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta gizona atxilotu zuten. Emakumea erietxera eraman zuten, Segurtasun Sailaren iturrien arabera.

Igorreko kasua ere igandean gertatu zen. 33 urteko gizon bat atxilotu zuten, herriko etxebizitza batean sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez. Bi kasuetan Ertzaintza gertaerak ikertzen ari da.