Estatuetako indar polizialen aurkako mobilizazio jendetsuak Euskal Herriko hainbat herritan

  • Alde Hemendik mugimenduak egindako deiari erantzunez ehundaka pertsona atera dira kalera Espainiako eta Frantziako indar polizialak Euskal Herritik joan daitezela eskatuz.


2013ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
“Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorri direnak ez dute lekurik hemen, soberan daude” Argazkia: Naiz.info

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako hamabost herritan egin ziren mobilizazioak nazio mailako lehen Alde Hemendik egunaren pean. “Alde hemendik, utzi Euskal Herria bakean” lelopean Agoitzen, Altsasun, Elizondon, Iruñean, Leitzan, Lekunberrin, Bilbon, Durangon, Galdakaon, Gernikan, Laudion, Oñatin, Ordizian, Eibarren eta Zarautzen egin ziren manifestazioak.

Manifestazioez gain, beste hainbat ekitaldi antolatu ziren. Leitzan Diztela dinamikaren  lehen batzarra egin zuten goizean eta arratsaldean Iñigo Cabacasi buruzko dokumentala ikusi zuten. Donostiako Intxaurrondo auzoan margoketa handi bat egin zuten Guardia Zibilei auzotik alde egiteko eskatuz.

Mobilizazioak egiten jarraitzeko asmoa azaldu dute Alde Hemendik mugimenduko kideek. Herrien arteko sare bat osatu nahi dute eta erakundeei ere dei egin diete beraien dinamikarekin bat egin eta indar okupatzaileen bidaltze horretan lagundu dezaten. Izan ere Espainiako eta Frantziako polizia eta militarrek euskal herritarren eskubideak etengabe urratzen dituztela salatu dute.“Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorri direnak ez dute lekurik hemen, soberan daude”

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Yurii Sheliazhenko kontzientzi eragozlea libre utz dezala eskatzen diote Ukrainako Gobernuari

Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.


2023-04-05 | Uriola.eus
Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.


Eguneraketa berriak daude