Inbertsio funts batek erosi du Adunako Unipapel enpresa

  • 50 langile dituen Adunako Unipapel enpresa saldu du jabeak. Inbertsio funts suitzar bat da eroslea eta 16 miloi euro ordaindu ditu.


2014ko urtarrilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Unipapel enpresaren Adunako planta (Argazkia: adveo.com)

Adveo Group International taldeko Unipapel enpresaren Adunako planta erosi du Springwater Capital izeneko inbertsio funtsak.

Bulego eta artxiboetarako materiala egiteaz arduratzen den enpresak soldata jaitsi zieten langileei uztailean. Kontsumoaren jaitsiera eta merkatuko zailtasunek eraginda aitzakiatzat hartuz enpresa lehiakorrago egiteko neurria zela argudiatu zuten. Orain jabeak aldatuko direla iragarri dute.

ELA sindikatuko ordezkariak kezkatuta azaldu dira operazioaren aurrean, ziurgabetasun egoeran uzten baititu langileak. Enpresako jabe berriek oraingoz ez dute iragarri kaleratzerik egonen den ala ez.

Adveo Nazioarteko Taldea Europako liderretako bat da bulegoko hornikuntza ekipamenduetan eta Europa osoan ditu lantegiak.

Inbertsio funtsen areagotzea

Geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da enpresak inbertsio fondoen esku geratzea. Gurean ezagunak izan dira Euskaltel eta Ibermatica enpresen kasuak, adibidez.

Berriki, zerrapo elektronikoak egiten dituen Oiartzungo Salto Systems enpresako kapitalaren %22a eskuratu berri du inbertsio fondo batek.

Tolosaldeko industria sektorea kolokan

Bestalde, Tolosaldeko industrian ematen ari den enpresen esku-aldatzeen beste erakusgarri bat da Adunako Unipapelena.

Ildo horretan, gaur bertan berretsi dute Albizturko Kanguros Antalis enpresaren itxiera. Antalis multinazionalaren menpeko lantegiak ateak itxiko dituela iragarri dute langileek eskatzen zuten bideragarritasun planari muzin eginda.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresa transnazionalak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Eguneraketa berriak daude