Inauteriak 2016 oinarrizko egutegia

  • Goiz datoz aurten, eta gainean ditugu beraz inauterien data nagusiak. Ohi bezala urtarrilean iristen dira inauteriak zenbait herritara, baina gainera, data nagusiak otsaileko lehen astean direnez, aurten Kandelaria, San Blas eta Santa Ageda inauteriekin nahasian tokatuko dira hainbat herritan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 18an - 10:05
Zubietako joaldunak 2015. (Argazkia: Eire Vila/Dantzan.eus)

Urtero bezela, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta horretarako hemen duzue 2016 urteko inauterien oinarrizko egutegi bat. Jakina, ez dira denak, eta gogoratu, inauteriak bihurri samarrak izaten direla, eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.

Inauteri giroan maskaradak ospatzen dira Zuberoan, eta beraz, hona hemen Sohüta-Hokiko gazteen maskaraden egutegi osoa.

2016an hauek izango dira inauteri data nagusiak

Otsailaren 4a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
Otsailaren 5a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
Otsailaren 6a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera
Otsailaren 7a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
Otsailaren 8a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
Otsailaren 9a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

Inauteriak 2016 egutegia

Urtarrilak 16, larunbata

Ezpeleta: Kaskarotak
Beskoitze: Kaskarotak

Urtarrilak 17, igandea

Beskoitze: Kaskarotak
Ezpeleta: Kaskarotak
Sohüta: Maskaradak

Urtarrilak 21, osteguna

Arantza: Mozorro zuriak

Urtarrilak 22, ostirala

Arantza: Mozorro zuriak

Urtarrilak 23, larunbata

Andoain: Puska biltzea eta Axeri-dantza
Ezpeleta: Kaskarotak

Urtarrilak 24, igandea

Muskildi: Maskaradak
Ezpeleta: Kaskarotak

Urtarrilak 28, osteguna

Aurtitz: Joaldunen puska biltzea

Urtarrilak 29, ostirala

Donibane Garazi: Santibate
Igantzi: Puska biltzea

Urtarrilak 30, larunbata

Igantzi: Puska biltzea
Erratzu, Arizkun: Gizakundea
Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
Oiartzun: Intxixuak auzoz auzo eskean
Tolosa: Kaldereroak
Iruñea: Kauteroen kalejira
Lizartza: Baserriz baserriko puska biltzea
Asparrena: Arabako herri inauteriak
Lizarra: Kalez-kaleko eskea eta Aldabikaren erreketa
Donibane-Lohitzune: Hartzaren eguna
Anoeta: Baserrietan eskea eta soka-dantza
Igantzi: Puska biltzea
Donamaria: Puska biltzea
Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
Arano: Puska biltzea

Urtarrilak 31, igandea

Ituren: Joaldunen puska biltzea
Aurtitz: Joaldunen puska biltzea
Beskoitze: Kaskarotak
Iruri: Maskaradak

Otsailak 1, astelehena

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Otsailak 2, asteartea

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Otsailak 4, Ostegun gizena

Eskoriatza: Urdelardero eguna
Errenteria: Azeri-dantza
Lezo: Trapujaleen jaitsiera

Otsailak 5, Ostiral mehea

Agurain: Porreteroa eta Sorgina
Segura: Hartzaren esnaera
Eibar: Kaldereroak

Otsailak 6, Inaute Larunbata

Olazti: Zamarroak eta Neskak
Elizondo: Puska-biltzea eta Sagar-dantza
Galdako: Altsasuko inauteria
Behobia: Puska biltzea
Durango: Surrandiak
Cintruenigo: Zarramuskeroak
Hernani: Axeri-dantza
Donostia: Jardinzayen konpartsa
Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
Urruña: Etxez-etxeko eskea eta San Pantzarren auzibidea
Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
Laudio: Leziagako sorgina
Durango: Surrandiak
Urruña: Etxez-etxeko eskea

Otsailak 7, Inaute igandea edo Zaldunita

Bera: Inude eta artzaiak
Zalduondo: Markitos
Unanua: Mamoxarro txikien eguna
Amezketa: Talaik
Abaltzisketa: Txantxoak
Aretxabaleta: Txino-dantza
Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
Mundaka: Atorrak
Azpeitia: Elegante eguna
Uztaritze: Errobiko kaskarotak
Donibane Lohizune: Kaskarotak
Donibane Garazi: Libertimendua
Gernika: Marrauen soka-dantza
Beskoitze: Kaskarotak
Antzuola: Sorgin-dantza
Donostia: Jardinzayen konpartsa
Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean
Beskoitze: Kaskarotak
Kuartango: Arabako herri inauteriak
Uztaritz: Kaskarotak
Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
Maule-Lextarre: Maskaradak

Otsailak 8, Inaute astelehena

Amezketa: Talai-dantzariak
Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
Bera: Zingar-arraultze eskea
Goizueta: Puska biltzea baserrietan
Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
Burlata: Martingala

Otsailak 9, Inaute Asteratea

Arizkun: Sagar-dantza eta HartzaLantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
Goizueta: Zahagi-dantza
Laudio: Leziagako sorgina
Unanua: Mamoxarroak
Altsasu: Momotxorroak
Burlata: Martingala
Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
Lekeitio: Estudiantina
Eskoriatza: Kukumarroak
Kanpezu: Toribio
Uztaritze: Zanpanzar
Errenteria: Sardinaren ehorzketa
Lezo: Trapujaleen jaitsiera

Otsailak 13, larunbata

Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
Ihabar: Puska biltzea

Otsailak 14, igandea

Ihabar: Inauteria
Urdiñarbe: Maskaradak

***

Maskaradak Zuberoan

Otsailak 28, igandea: Arrokiaga
Martxoak 06, igandea: Ezpeize
Martxoak 13, igandea: Idauze
Martxoak 20, igandea: Santa Grazi
Martxoak 27, igandea: Barkoxe
Apirilak 03, igandea: Aloze
Apirilak 10, igandea: Hoki
Apirilak 17, igandea: Mitikile

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!

Oharra: Artikulu hau Dantzan.eus gunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude