[Sakana] Eskualdea Inasako langileekin

  • Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) Argiako kazetariak Sakanatik jarraitu du goiza. Bideoan, Garikoitz Uharte Sakanako LABeko kideak eskualdeko grebaren balorazioa egin du eguerdian: "Kontuan izan behar da Sakanan bi hilabetean egiten den bigarren Greba Orokorra dela gaurkoa. Egia da greba ez dela orokorra izan baina mobilizazio jendetsuak bere pisua izaten ari dira egun osoan zehar. Irakaskuntzak grebak jarraipen handia izan du eta sektore publikoan ere bai. Gaur borroka eguna izan da Sakanan".


2013ko maiatzaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Altsasuko manifestazioa (Argazkia: Urko Apaolaza)

12:00etan egin den Altsasuko manifestazioa. Ehunka lagun bildu dira eta lehenik zerbitzu sozialak inguratu dituzte. Nafarroako Kutxa inguratu eta "ustelkeriari bizkarra" eman diote.

11:30ak aldera Irurtzundik Altsasuko Ondarrea industrialdera jo du Apaolazak eta bertako argazkia ekarri digu twitterren: "itxura tamalgarria du, ia dena itxita dago, baina ez greban daudelako. Gaur nagusiak ariko dira lanean, langileak EREan daude eta esan dit langile ohi batek".

Irurtzungo Inasa enpresa eman ditu lehen orduak eta bertako langileak elkarrizketatu ditu. 10:30etan egin den manifestazioa duzue bideoan. Sakanako arratsaldeko manifestazioa ere Irurtzunen egingo dute, Inasarekin elkartasunean, 18:00etan.

Pello Lazkoz (48 urte, 26 Inasan): "Ni Inasan sartu nintzenean ia 1.000 langile ginen. Orain Sakanako egoera beltza da, %30 gaude langabezian" eta Irantzu Olague (33 urte, 12 urte Inasan): "Gainera emakumeontzako lana gutxiago dago eta ez dakigu nola egin gure familia mantentzeko".

Gorka Oronoz (34 urte, Inasan 4): "Atzo aritu ziren negoziatzen eta badugu itxaropen pixka bat inbertsore berriek enpresa erostekoa. Babes handia jaso dugu Sakana eta Irurtzungo herriarengandik eta asko eskertzen dugu".

Angel Calvo (46 urte, 27 Inasan): "Gobernuari eskatzen diogun bakarra denbora da,  ez bestelako laguntzarik, inbertsoreek egun enpresaren gidaritza dutenekin negoziatu ahal izan dezaten".

Fernando Carrión (Inasako LAB)

Info7 irratian Inasako Fernando Carrión (LAB) elkarrizketatu dute (9:00etan). Adierazpen hauek egin ditu:  "Herri Harresia sortuz geroztik, aurrerapenen bat egon da negoziaketa prozesuan baina adi egon behar dugu. Etengabeko goardian gaude, makinaria eramanez gero ez dago etorkizunik ez Irurtzunen ez Sakanan. Gogorra egiten ari zaigu, baina hori da dugun itxaropen bakarra. Azkeneraino borrokatuko dugu, herriaren gainetik pasa beharko dute. Egun hauetan saiatu izan dira makinaria eramaten baina geldiarazi ditugu baina ez dakigu noiz arte eutsi ahal izango diogun, badakigulako ondoren indar handiagoak etorriko direla eurei laguntzera". Nafarroako Gobernuaren parte hartzeaz zera adierazi du: "Ez du ezer egin. Hitz ederrak esan besterik ez, baina horiek haizeak eramaten ditu. Hareago, enpresak Nafarroako Gobernuarekin zorra zeukan, eta akreedoreen konkurtsora atera denean, Gobernuak zorra kobratzeko akordioa lotu du, inpugnatu beharrean. Erabaki dezatela norekin dauden, kapitalarekin edo langileekin. Guk hemen diraugu, eta harro gaude horretaz".

Makinariari eusteko Herri Harresia, esperantza

Irailean itxi zuten Inasa, 180 langile kaleratuz (aurrez beste 20 kaleratuak zituzten). Lantegiko inbertsore den Babaria talde alemaniarrak makinaria saldu nahi du. Inbertsore talde berri bat dago enpresaren jarduera berrabiarazteko interesa agertu duena eta 115 lanpostu sortuko lirateke. Inasako langileek Herri Harresia osatu dute enpresaren aurrean, makinaria eramatea eragozteko.

Inasako albisteak Argian

- Inasako langileak: "Herri harresiarekin amaiera arte jarraituko dugu"

- Herri Harresia altxa dute langileek (bideoa)

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inasako harresia
2013-08-14 | ARGIA
“Hil ala biziko momentua” Inasan

Guardia Zibila 7:30etan sartu da Irurtzunen dagoen Inasa lantegian makinak eramateko. Fabrika hustea dute helburu, langileen borondatearen kontra.


Inasa
Multinazionalen joko zikina

Irurtzungo Inasako langileek euren lanpostuak mantentzeko esperantza dute, inbertitzaile batek interesa agertu baitu. Enpresaren jabeak oztopoak jarri ditu eta lantegia desegiten ari da. Makinaria bertatik ateratzea eragozteko mobilizatu dira langileak.


Inasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere

Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren... [+]


2013-05-28 | Martin Vicioso
Inasako langileak: "Herri harresiarekin amaiera arte jarraituko dugu"

Inasa lantegian makinak eraman ez ditzaten herri harresia antolatu dute Irurtzunen. Info 7 irratian enpresako langileen asanbladako kide Fernando Carrión Galarza elkarrizketatu dute,  bertan borrokaren egoera azaldu du.


Eguneraketa berriak daude