Irurtzungo Inasa fabrika hustea eta lanpostuak desagertzea Nafarroako gobernuari leporatu diote langileek.
Lantegiaren ondoan emandako prentsaurrekoan, langileek adierazi dutenez, ez dute ulertzen nola utzi daitekeen enpresa bat horrela desegituratzen inbertitzaile baten interesa zegoela jakinik.
LABeko delegatu Fernando Carrionen esanetan, langileek amaiera arte borrokatu dute baina Nafarroako Gobernuak ez du gauza bera egin. Carrionen arabera, gobernuko arduradun Lourdes Goicoecheak posibilitateak bazeudela adierazi zien langileei, baita inbertitzailea hor zegoela ere, baina mugitu behar zenean Goicoechea ez dela mugitu salatu dute. Horregatik esan dute, bera eta Gobernua direla enpresa ixtearen arduradunak.
Eskerrak eman dizkie Sindikalistak bestetik, langileekin egon diren Irurtzungo eta Sakanako bailarako herritarrei beraien laguntzagatik.
Langileen inguruan esan du, etorkizuna oso beltza dela, langabezia %30era iristen ari den bailara batean beste 115 langile lanik gabe geratzeak egoera nabarmen okertzen baitu.