Inasako langileak: "Herri harresiarekin amaiera arte jarraituko dugu"

Martin Vicioso @martinvicioso
2013ko maiatzaren 28a
Inasako langileak manifestazioan (Argazkia: naiz)

Herri harresiari esker, ostegunean makinaria ezin izan zutela eraman azpimarratu du Carrionek. Langileez gain, Irurtzun eta Sakanako jende mordoa gerturatu zen.

Horrela jarraituko dutela jakinarazi dute langileek. Bost pertsonako eta sei orduko txandak antolatu dituzte, lantegiaren sarreran beti norbait egon dadin. Alarma piztuz gero, “teknologia berrien eta sare sozialen bidez” gerturatzeko deia egingo zaio jendeari.

Egunero kontzentrazioa egiten dute arratsaldeko lauretan. Dena den, “esanguratsua izango den” protesta egingo dute maiatzaren 30ean, greba egunean. Sakanako eskualdeko manifestazio bateratua egingo dute Irurtzunen egun horretan.

Haserre daude instituzioekin eta batez ere, Nafarroako Gobernuarekin. Carrionek esan duenaren arabera, “hitz politak izan zituzten, baina ez dira inondik inora mugitu”. Hala ere, adierazi du Barcinaren Gobernuaren jarrerak ez duela harritzen, lan erreforma babestu baitzuen.

Azkeneraino egongo direla jakinarazi dute, nahiz eta posible den makinak eramatea.

Administratzaile konkurtsalak diotenaren zain daude, izan ere, oraingo jabeak behartu ditzakete Inasa saltzera lantegia erosi eta 115 langileen lanpostuak gorde nahi dituen inbertitzaile taldeari.

Kanal honetan artxibatua: Inasako harresia

Inasako harresia kanaletik interesatuko zaizu...
2013-08-14 | ARGIA
“Hil ala biziko momentua” Inasan

Guardia Zibila 7:30etan sartu da Irurtzunen dagoen Inasa lantegian makinak eramateko. Fabrika hustea dute helburu, langileen borondatearen kontra.


Multinazionalen joko zikina

Irurtzungo Inasako langileek euren lanpostuak mantentzeko esperantza dute, inbertitzaile batek interesa agertu baitu. Enpresaren jabeak oztopoak jarri ditu eta lantegia desegiten ari da. Makinaria bertatik ateratzea eragozteko mobilizatu dira langileak.


Inasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere

Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren garraioa prestatzen hasteko. Tentsio uneak izan ziren berriz ere:


2013-05-30 | ARGIA
[Sakana] Eskualdea Inasako langileekin

Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) Argiako kazetariak Sakanatik jarraitu du goiza. Bideoan, Garikoitz Uharte Sakanako LABeko kideak eskualdeko grebaren balorazioa egin du eguerdian: "Kontuan izan behar da Sakanan bi hilabetean egiten den bigarren Greba Orokorra dela gaurkoa. Egia da greba ez dela orokorra izan baina mobilizazio jendetsuak bere pisua izaten ari dira egun osoan zehar. Irakaskuntzak grebak jarraipen handia izan du eta sektore publikoan ere bai. Gaur borroka eguna izan da... [+]


2013-05-24 | Martin Vicioso
Herri harresia altxa dute langileek Inasako makinaria eraman ez dezaten Irurtzunen

Inasako langile ohiek eta Sakanako bizilagunek herri harresia antolatu dute makinaria enpresatik eraman ez dezaten saiatzeko. LABek eta langileen asanbladak azaldu dutenez, garai bateko Reynolds berriro ere irekitzeko aukera bakarra tresnak bertan geratzea da, eta horretarako, ezinbestekoa da herritarrak harresian mantentzea.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude