argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Uriarte zendu da
2004ko uztailaren 27a
Iñaki Uriarte Zabala 'Egunkaria'ko Bizkaiko arduradun ohia atzo (26) hil zen Basurtuko Ospitalean. Minbiziak eraman du hainbat urtez euskal kulturaren alde lan handia egin duen bilbotar hau. Uriarte, besteak beste, 'ARGIA' aldizkarian eta 'Euskaldunon Egunkaria'ren Bilboko delegazioan aritu zen kazetari moduan eta AEKko prentsa arduradun ere izan zen. Gainera, Bilboko Konpartsak taldeko presidente izan da azken urteotan eta maiatzaren 12an aurkeztu zen Jai eta Herri Kulturaren aldeko Manifestuaren sustatzaileetako bat izan zen. - Argazkia BERRIAtik hartu dugu