argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Mendizabal: “Inoiz baino gehiago irakurtzen da; gazteak liluratzea lortu behar da”

2008ko azaroaren 18a

“Baleazale, kortsario eta piratei buruz idatzi izan dut azken urteotan, erreportaje zein liburu didaktikoak, eta hor agertzen nituen pertsonaia batzuk lantzeko gogoa nuen. Esaterako, Pellot, gure kortsariorik ezagunena. Bizitza harrigarria izan zuen lapurtarrak (…) Ni saiatu naiz lan txukuna egiten, erritmo bizia ezarriz, gutxitan motelduz, eta hizkuntza zainduz. Gero pertsonaia erakargarriak erabiltzen saiatu naiz, istorio paraleloak sartzen, eta gazteei zein irakasleei gelan lantzeko tresnak ere eman nahi izan dizkiet: Frantziako Iraultza, Napoleon, euskal kortsarioak…” (2008-11-18)