Atzera bota du epaileak 'Gara' eta Cabacas familiaren abokatuaren aurka "Ugarteko"-k jarritako salaketa

  • Ertzaintzako kide Ugarteko-k Naiz eta Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa galdu du, Iñigo Cabacasen abokatu Jone Goirizelaiaren kontrakoa barne. Justiziak justizia egin du, une batez.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2018ko otsailaren 09a
Gara-ko I˝aki Soto zuzendaria eta I˝igo Cabacasen Fina Liceranzu ama. Argazkia: Luis Jauregialtzo (Argazki Press).

Bilboko Auzitegiak ez du aintzat hartu, Ugartekok bere kontra akusatuek egin ei zuten irainen kalte-ordaina: 250.000 euro.

Ugarteko ezizenez ezagutua den Ertzaintzako kidea Iñaki Larrea da. Iñigo Cabacas hil zuten gauean, Ertzaintzaren patruila bere agindupean aritu zen.

Izena ezagutzera eman ez den epaileak (emakumea Gara-ren arabera) “entrar con todo” agindua eta Iñigo Cabacas hil zuen pilotaka lotzen dituen informazioa egiazkoa da, iturriak benetakoak baitira.

Epailearen esanetan, grabazioetatik eratorritako informazioak hipotesi hori bermatzen du, eta ustezko inozentzia ez da inondik inora ere urratua izan.

Ugarteko Iñaki Larrea da
Epaileak argudio hau adierazi du ertzainaren identifikazioari buruz: “Informazioaren askatasuna egilearen intimitatearen eskubidearen gainean dago”.

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Inigo Cabacas auzia

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-25 | ARGIA
Espainiako Estatua ikertuko dute Europan, adierazpen askatasunaren aurkako auziengatik

Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne-arazoen (LIBE) batzordeak egingo dute ikerketa.


2018-05-24 | ARGIA
Valtonyc erbestera joan da, kartzelan ez sartzeko

Justiziari gauzak ez dizkiola “erraz” jarriko ohartarazi du rap kantariak aste honetan. Asteazken arratsaldean jakin da erbestera jo duela espetxean sartu ez dezaten. Hainbat iturriren arabera, Europara alde egin du.


2018-05-16 | ARGIA
BIDEOA | Honela egin die eraso Israelgo armadak kazetariei

Al Jazeera hedabidearentzat lan egiten duen Hoda Abdel-Hamid kazetariak bideo labur bat zabaldu du Twitter bidez, zeinean ikusten den Israelgo armadak Gazako sarraskiaren berri ematen ari diren kazetariei eraso egin ziela.


2018-05-10 | Zero Zabor
Ia 10.000 sinadura bildu dituzte EITBn eztabaida gardena eskatuz

Andoaingo Ipar Haizea koordinadorak Change.org plataforman sustatutako sinadura kanpainak zehazki 9.568 sinadura zeramatzan bildurik maiatzaren 11ko 12:30etan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak sinadura guztiak EITBko arduradunei entregatu nahi dizkie hilaren 17an, elkarretaratze publiko batez lagundurik, euskal irrati-telebista publikoari eskatzen baitio antolatzea erraustegiaren inguruko eztabaida publikoa.


Bi urteko espetxealdira zigortzen duen Auzitegi Nazionalaren epaia erre du Elgio rap kantariak

Elgio Sabadelleko (Herrialde Katalanak) rap kantariari bi urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak bere kantuetan “terrorismoari gorazarre” egiteagatik. Epaiak 4.800 euroko isuna eta bederatzi urteko gaitasungabetzea ere jasotzen ditu.


Espainiak eta Frantziak asko dute hobetzeko adierazpen askatasunaren alorrean, Mugarik Gabeko Erreportarien arabera

Munduko herrialde ugarietako adierazpen askatasunerako eskubidearen egoera aztertzen duen txosten bat argitaratzen du urtero —2002an hasita— Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) GKEak. Bertan, 180 herrialdek osatutako ranking-a osatzen dute, prentsan adierazpen askatasuna gehien babesten dutenetatik askatasun gutxien dagoenera.


No callarem

“Isiltzen denak, zorionik ez du” esan genuen ARGIAn Mozal Legearen aurkako auzia irabazi genuenean. Ordutik adierazpen askatasunaren aurkako gurutzada azkartu baino ez da egin.


2018-04-20 | Miren Osa Galdona
Erregea "marrazoetara bota" idazteagatik gazte bat atxilotu dute Tenerifen

Ostegun goizean atxilotu du Espainiako Poliziak Roberto Mesa kanariarra. Martxoaren 7an Espainiako erregea Tenerifen izan zen eta horren harira Facebooken idatzitako mezu batengatik atxilotu dutela uste dute gaztearen senideek.


'Negozioen sekretuak' babesteko aitzakiaz, alerta jotzaileak mututu

Herritarren oharkabean dator lege berria. 2016an Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu ostean, Frantziak bere legedira egokitu du martxoaren 28an eta laster eginen du gauza bera Espainiak. Enpresen sekretuak konkurrentziaren espioitzaren begiradatik babesteko idatzi dutela diote legegileek, baina herritarrak ohartarazten dituzten alerta jotzaileen lana isilaraztea du helburu kazetari eta ekintzaile askoren ustez. Lobbyek isilpean egin dute azioa orain ere.


2018-04-09 | Lander Arbelaitz
Adierazpen askatasunaren aldeko kantu kolektibo berria: Borboiak lapur batzuk dira

Kataluniako eta Espainiako Estatuko 20 musikari baino gehiagok Valtonyc, Pablo Hasel eta La Insurgenciaren kantuen hitz zigortuak abestu dituzte adierazpen askatasunaren aldeko kantu autoinkulpatorio batean: Borboiak lapur batzuk dira. Bideoklipa Bartzelonako Model espetxean grabatu dute eta astelehenean egin dute publiko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude