Iñaki Irasizabal idazle durangarrak Orbe auziaren ingurukoak eleberri beltza plazaratu du Elkar argitaletxearen eskutik.
Erreseina
Joseba Orbe izeneko idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat –kontu sexualak eta politikoak– ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.
Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.
Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.
Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.
Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko.
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]