Polizia nobela da Igelak benetan hiltzen dira (Elkar) Iñaki Irasizabalen liburu berria. Eleberriak ordea, ez du hiltzailearen bilaketa kontatzen, garrantzi handiagoa dute liburuko pertsonaien eguneroko bizitzek. “Nobela honetan delitu larriak daude, baina garrantzia gizartearen azterketan dago; delituek nolako eragina duten gizatalde batean”, dio Irasizabalek.