argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Arregi eta Xabier Mendiguren omendu zituzten larunbatean UEMA egunean

2010ko ekainaren 14a

Ein Eingou lelopean ospatu zuten larunbatean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna, Mallabian (Bizkaia). Bertan omendu zituzten Xabier Mendiguren Euskara Kontseiluko idazkari ohia eta duela gutxi zendu den Iñaki Arregi UEMAko koordinatzaile ohia. Arregi joan den asteazkenean hil zen gaixoaldi luze baten ondoren.