argia.eus
INPRIMATU
Immigrazioaren inguruan Jaurlaritzak eginiko galdeketa desegokia dela onartu du Erkorekak
  • Immigrazioaren inguruko galdeketa kendu dute Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunetik, astelehenean EH Bilduk horren izaera “xenofoboa” salatu ostean. “Langabezian geratzen diren atzerritarrak kanporatu behar dira?”, galdetzen zuen, besteak beste.

Iker Oñate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 20a
Galdeketaren izaera `xenofoboa´salatu dute hainbat alderik eta eragilek. (Arg: Irekia)

Gaiaren inguruan mintzatu da Josu Erkorea Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Azaldu du  Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, bere ikerketetan darabilzkien hainbat galdera erabili zituztela: “Atzerritarrenganako pertzepzio eta jarrerak neurtzeko, entitateak 2007tik darabilen galdeketa erabili genuen, hainbat galdera erreproduzitu genituen”.

Galdeketa “zegokion testuinguruan kokatu” ez izana deitoratu du Erkorekak, eta onartu du horrek “arazoak” eragin dituela. Bere aldetik, esan du “galdeketan gisa horretako galderak sartu zirela ikusi bezain pronto” erabaki dutela edukia webgunetik kentzea.