argia.eus
INPRIMATU
Imanol Urbietaren ibilbidea

2009ko ekainaren 02a

[Imanol Urbietari iaz Abadia saria eman zioten eta horri esker aurki bere ibilbideari buruzko bi liburu eta bi CD aterako dituzte. 60ko hamarkadan Imanol Urbieta Zarauzko ikastolan musika tresna pedagogiko bezala erabiltzen hasi zen eta 40 urte beranduago musika egiten jarraitzen du]: "Kantuan ikastea idazten eta irakurtzen ikastea bezain garrantzitsua dela uste dut. Umeak asko maite du kantua eta irakaslea kantuan entzun orduko isiltzen dira. Kanta txiki hauetan, gainera, berak sentitzen dituen sentimenduak hitzez esaten dira. Ez da gai oraindik bere bizipenak adierazteko, baina kanta hauen bidez adieraz ditzake". (2009-05-29)