argia.eus
INPRIMATU
Imanol Urbieta hil da, belaunaldi oso baten haur kanten egilea
  • Euskal kantugintzan ekarpen handia egin ostean, 83 urterekin hil da Imanol Urbieta abeslari eta irakaslea. Berak asmatuak dira Ran Rover Ran eta Jon Braun, besteak beste.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 28a
Urbieta euskaltzaleak sari ugari jaso zituen egindako lanagatik. (Argazkia: Gerediaga elkartea)

Urbieta Zarautzen jaio zen 1934ean. Teologia ikasi ostean Gasteiz, Donostia, Bordele, Budapest eta Estrasburgon musika ikasketak egin zituen. Haurrentzako musika sortzen nabarmendu zen. Zarauzko ikastolaren hastapenetan bertako irakasle izan zen, eta hainbat musika-eskola sortu zituen: Zarautzen, Hernanin eta Donostian.

Egun milaka lagunek ezagutzen dituzten abesti ugariren sortzailea izan da: Jon Braun, Txiki txiki txikia, Kalera kalera, Ran Rober Ran eta beste.

Azken urteetan omenaldi ugari jaso zituen euskalgintzari egindako ekarpenagatik.