argia.eus
INPRIMATU
Imanol Rayo bigarren filmerako
finantziazio bila
  • Bernardo Atxagaren liburuan oinarritutako Bi anai filma zuzendu ondoren,  Imanol Rayo arbizuarra bigarren filma prestatzen hasi da, Orio Produkzioak eta Irusoin etxeekin batera. Lana aurrera ateratzeko finantziazio bila dabil.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 07a
Imanol Rayo Bi anai filmaren errodajean. Argazkia: Diario de Navarra

En pleno mundo izenburua izango du filmazio berriak eta Gabriel Arestiren Mundu Munduan eleberrian oinarriturik dago. Umetako jolas inuzenteek protagonisten helduaroan dituen ondorioak azalduko ditu proiektuak.

971.000 euroko aurrekontua du En pleno mundok. Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak 90.000 euroko diru-laguntza eman dio ekoizleei filma bideratzeko.

Oraindik ez dute errodaje data konkreturik baina gauzak ongi badoa, urte bukaeran hasiko dira filmatzen.