argia.eus
INPRIMATU
Imanol Miner Aristizabal izango da Kutxako euskara normalizazio teknikaria

2009ko apirilaren 21

Duela gutxi ARGIA astekarian (2.179 zenbakia, 2009-04-05) iragarri genizuen Gipuzkoa Donostia Kutxak lehen aldiz normalizazio teknikaria kontratatu zuela euskarak enpresa barruan eta bezeroekiko harremanean garatzeko plan sistematikoa izan zezan. Bada, orain gutxi jakin dugunez, kontratatutako teknikaria Imanol Miner da. Orain arte Emun Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatibako langilea izan da eta hain justu Kutxarekin ari zen lanean.