Otsailaren 6an eskainiko dute Getxoko Udalak antolatutako
Kantuketan 05 jaialdiko lehen kontzertua. Euskal Herriko zein kanpoko bost kantari bilduko ditu lehen emanaldiak. Otsailaren 11n izango da bigarren emanaldia,
Logela taldearen
Ohe handi bat ikuskizuna hain zuzen ere. Otsailaren 12an gaur egungo euskal rock talde ezagunak entzuteko aukera izango da. Jaialdiari amaiera emateko, Imanol Larzabalen omenezko kantaldia eskainiko dute ekainaren 25ean,
Bolona-Molona diskoan parte hartu zuten kantariek.