argia.eus
INPRIMATU
Imanol Lartzabalen omenezko CD eta DVD bana kaleratu ditu EITBk

2010ko abenduaren 20a

Sei urte pasa dira Imanol Lartzabal zendu zenetik, horregatik eta bere lana omentzeko asmoz bere kantuen bertsioekin CD eta DVD bat kaleratu ditu EITBk. Imanol Donosti Tombuctú izendatutako lanaren zuzendaritza Jose Mari Alemanen (Imanolen adiskidea) eskuetan egon da eta hogei artistak hartu dute parte diskoan. Euskal Herriko parte-hartzaileen artean Amaia Zubiria, Xabier Euskitze eta Aurora Beltran daude besteak beste eta Espainiako artisten artean Ismael Serranok eta Nacho Campillok ere abestu dute. Grabazioetako irudiak eta EITBko artxiboko irudiak erabili dituzte DVDa osatzeko.