argia.eus
INPRIMATU
Imanol Lartzabal omendu zuten atzo Donostian
2005eko ekainaren 27a
Imanol Lartzabal abeslari donostiarra hil zenetik urtebete pasa dela gogoratzeko, Donostiako Udalak omenaldia antolatu zion atzo (25) Lugaritz kultur etxean. Lartzabalen bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatu zuten; Niko Etxart, Pier Paul Bezaitz, Antton Valverde, Carlos Gimenez, Txema Garces eta Miguel Angel Andueza musikariek kontzertua eskaini zuten eta Felipe Juaristik poemak errezitatu zituen.