Konstituzioaren erreforma eta bonbardaketa gehiago iragarri ditu Hollandek

  • Frantziako presidenteak larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatzea eskatu du, eta horrekin batera konstituzioaren erreforma bat proposatu du kontrolerako neurriak ezartzea errazteko. Estatu Islamikoaren aurka Sirian hasitako bonbardaketekin jarraituko dutela jakinarazi du, eta nazioarteko koalizio bat osatzea du helburu.


2015eko azaroaren 17an - 10:18
Kongresuan egindako hitzaldian, kanpora eta barrura begirako neurriak iragarri ditu Hollandek.

Asanblea nazionalean egindako hitzaldian, François Hollandek EIren aurkako neurrien berri eman du asteburuko diskurtsoa mantenduz. Frantzia gerran dagoela adierazi du, eta Assadek erabilitako argudioa berbera baliatu du: “Siria munduan dagoen terroristen fabrika handiena bilakatu da”. Kanpora eta barrura begirako neurriak iragarri ditu.

Frantzian, larrialdi egoera beste hiru hilabetez luzatzea eskatu du. Erasoen ostean ezarritako larrialdi egoerak “segurtasun guneak” ezartzea eta erregistroak zein atxiloketak agindu judizial gabe egitea ahalbidetzen du.

Horrekin batera, konstituzioaren erreforma proposatu du kontrolerako neurri zorrotzagoak ezarri ahal izateko. Hollanden helburua da salbuespen egoera deitu gabe Gobernuari botere exekutibo handiagoa ematea. Salbuespen egoerak boterea militarrei ematen die eta soilik gerra egoeran aurreikusten da. Frantziako presidentearen esanetan gaur egun ez du zentzurik. Horretarako larrialdi egoeraren legea moldatu nahi du, eta ez dirudi gobernuak arazorik izango duenik erreforma aurrera ateratzeko.

Kanporaketak eta botere gehiago poliziari

Frantziako “interesen” aurka egiten duten frantsesei herritartasuna kendu nahi die Hollandek. Herrialdearentzat mehatxua diren atzerritarrak “ahalik eta arinen” kanporatu behar dituztela gaineratu du. Siria edo beste herrialde batera “entrenatzera” joandakoei ere Frantziara bueltatzea eragotzi nahi die.

Segurtasun indarren eta sistema judizialaren ahalmenak handitzea proposatu du: Poliziari susmagarriak zelatatu eta atxilotzeko askatasun gehiago, euren armak erabili ahal dituzten egoera zehaztu eta terrorismoarekin lotutako delituen zigorrak gogortzea. Gobernu sozialistak polizian, sistema judizialetan eta aduanetan 7.500 lanpostu berri sortzea aurreikusten du. Frantziako presidenteak asnable nazionala ohartarazi dio segurtasun ituna egonkortasun ekonomikoaren itunaren aurretik onartu behar dela.

Sirian EI erasotzeko nazioarteko koalizioa

Nazioarteko komunitateari laguntza eskatu dio Hollandek EIren aurkako koalizioa osatzeko. Horretarako, Barcack Obama eta Vladimir Putinekin bilduko da, eta Lisboako Akordioko 42.7 artikulua baliatuko du. Horren bidez, EBko herrialdeei “erabateko elkartasuna” eskatuko die, eta Frantziak gerra deklaratuz gero bat egin beharko dute. Era berean, Segurtasun Kontseiluari “yihadismoaren aurkako” ebazpena eskatuko dio.

Astelehen goizaldean hasi zuen Frantziak Raqqaren (Siria) aurkako erasoa, eta gaur goizaldean bigarren aldiz bonbardatu du EIren hiriburua den Raqqa (Siria). Hollandek jakinarazi du bonbardaketekin jarraituko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azaroaren 13ko atentatuak Parisen
2017-08-24 | ARGIA
Perre Conesa
"Saudiarren diplomazia erlijioso militarizatuak mundua mehatxatzen du"

Pierre Conesa (1948) Frantziako Defentsa ministerioko goi-funtzionario erretretaduna elkarrizketatu du Afrique-Asie hilabetekariak uztail-abuztuko zenbakian, Bartzelonako gertakizunak baino lehen. Pasarte txiki bat euskaratu dugu, non Afganistango gerratik gaur arte luzatu den... [+]


2016-04-10 | Itxaro Borda
Citta dolente

Parisko multzo hilketa odoltsuen ondotik, hona Brusela, bihotzean kolpatua: Dante miresgarriaren infernuko aurreneko kapituluetan igeri zebiltzala, uste bide zuten hiritarrek Zaventemeko aireportuan edo Maelbeek metro geltokian harrapatuak suertatu zirenean: “Hemen sartzen... [+]


2016-01-27 | ARGIA
Taubirak Frantziako Justizia Ministerioa utzi du, Valls indartuz

Askotan iragarri eta beste hainbestetan gezurtatutako albistea asteazkenean bihurtu da egi: Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak dimititu egin du.


Galindoren ikasle izandakoa “terrorismoaren aurkako” Europako buru

Astelehenean martxan jarritako Europako Terrorismoaren Aurkako Zentroko buru izango da Manuel Navarrete Guardia Zibileko koronela. “Terrorismoaren aurkako borrokan" duen esperientziagatik aukeratu dute: 1985ean abiatu zuen karrera Intxaurrondoko kuartelean.


Beziersko auzapezaren milizia herritarra bertan behera utzi du epaitegi batek

Montpellierreko (Okzitania) auzitegiak atzera bota du Beziers hiriko alkateak herritarren milizia osatzeko abenduaren 1ean argitaratutako udal araua. Fronte Nazionalaren gertukoa den Robert Menard alkatearen enegarren erabaki polemikoa izan da.


Eguneraketa berriak daude