argia.eus
INPRIMATU
“Ilargiaren Sekretua” filma estreinatuko du Hik Hasik
2004ko azaroaren 8a
Hik Hasi euskal heziketarako aldizkariak "Ilargiaren Sekretua" filma estreinatuko du azaroaren 14an Donostiako Kursaalean. Proiektuaren bultzatzaileen esanetan, irudia hezkuntzaren ikuspegitik lantzeko xedea du film honek. Kursaalean proiektatu ostean, bideo eta DVD formatuan kaleratuko dute.